Columbine Huhezin

28 04 2010

Duela urte gutxi batzuk denok ezagutu genuen estatu batuetan gertatutako Columbine kasua. Kontua da eskola batean bi ikaslek suzko armak erabilita ikasle asko hil zituztela, baita irakasle batzuk ere. Kontatu dizuetedan istorio hau nahiko famatua egin zen baina izan dira antzeko beste kasu batzuk ere.

Aurreko astean unibertsitatean nengoen eta antzeko egoera bat bizi nuen. Columbine kasua lehenbiziko aldiz entzun nuenean nik momentu horretan zer egingo nukeen pentsatu nuen baina ez nuen erantzunik aurkitu. Lehen esan bezala, aurreko astean Huheziko komunetan nengoela tiroak entzun nituen. Hasieran neure buruari beste zer edo zer izango zela konbentzitzen saiatu nintzen baina berehala ohartu nintzan horiek benetako tiroak zirela. Bi aldiz pentsatu gabe korrika batean komunetik atera nintzen egoeraz ondo jabetzeko. Atera nintzen orduko ikusi nituen bi morroi zenbait pertsona bahitzen, haien artean irakasle pare bat. Benetan ikaragarria zen nire begiek ikusten zutena, ezin nuen sinetsi unibertsitatean nengoen momentuan horrelako zerbait gertatuko zenik. Zoroak al daude morroiak ala?

Zer egingo nuen ba orduan? Lehenbizi neure buruari lasaitzeko eskatu nion, ez dakit nola baina lortu nuen. Lasai nengoenean nola ihes egin pentsatu nuen eta lehenengo solairuan nengoenez leihotik bota nintzen eta ihesari ekin nion. Atera nintzenerako poliziak inguratua zuen honezkero eraikina.

Ez naiz istorio kontalari oso trebea baina benetan diotsuet oso gaizki pasa nuela, minutu batzuk besterik ez ziren izan baina neure bizitzaren amaiera hurbil zegoela pentsatu nuen zenbait segundotan.





GOIENA: Kazetari multimedia

21 04 2010

Iban Aranzabalen hitzaldia izan dugu gaur Huhezin IKO01ekoek. Hasiera hasieratik esan du komunitate bat sortzen dela denaren inguruan: bai musika, bai zinema, hizkuntza bat edo dena delakoaren inguruan. Komunitateak dauka garrantzia, baina horretarako ez da zertan bandera atera behar.

Zer da Goiena? Goierriko herriek ikusten duten kate bat da. Dena enpresa beraren barruan. Herria askoren artean lortutako kate bat, beraien jabeak euskarako elkarteak dira. Mugarri desberdinetara zuzenduta dago Goiena komunikazio zerbitzua. Komunitate ezberdina jasotzen baditu, edukiak unibertsalak dira.

Anitzak dira ideologian, pentsaeran, izaeran, jokaeran… goiena ikusten edo irakurtzen duten pertsonak. Hau horrela izanda, aniztasunaren aldekoak dira beraien lanak, sinesgarritasuna izatea oso garrantzitsua baita. Zentzu guztietan izan behar da anitza; baita pentsaeran, izakeran, jokaeran eta abar.

Eboluzionatzen jarraitu behar dugu eta horretarako medioak ere egokitu egin behar dira; bestela, ez dute lortuko nork erosi egunkariak. Jendearengana iritsi behar da, buruhausteak sortu behar dira eta gauza berriak egin, originalak izan.





Nire burua sarean.

16 04 2010

Egia esan, horrenbeste sare-sozial izanda ez da batere zaila neure burua interneten aurkitzea edo norbaitek nitaz zer esan duen ikustea.

Lehengo googlera sartu eta nire izena ipini dut. Lehenbizi atera direnak nire hiru flickr-ak izan dira: www.flickr.com/photos/leirehuhezi , www.flickr.com/photos/leiruk , http://www.flickr.com/photos/leirepereda/. Ez dut ohitura interneten nire izen osoa erabiltzeko, Leire Pereda bakarrik erabiltzen dut gehienetan. Hau jartzen dudanean nire Facebook eta Myspace-a agertzen dira: www.myspace.com/usa__holes. Azkenik Proiektuko klasean dugun blogerako Marta Prol-ek egin zidan nabigatzaileen inguruko galdeketa ageri da. Ez dut ez kirol elkarte batean jokatzen ezta ez dut sekula saririki irabazi eta horregatik ez dira nire buruaz gauza asko agertzen.

Web horietaz aparte egunero Tuenti eta Facebook-en elkarrizketak izaten ditut edo norbaitek nitaz galdetzen du edo argazki batean etiketatzen naute. Egunero berritzen ditut nire sareak eta blogak, horregatik da nahiko erraza neure burua aurkitzea. Ez zait gustuko egiten Google-en nire izena jarri eta argazkiak agertzea horregatik kentzen dut nire lehen abizena. Argazkietan nik egindako pare bat marrazki besterik ez dira ageri. Aldiz, nire lagunen izenak jartzen baititut myspace-ak direla eta nire argazkia agertzen da.

Ikusten den bezala oso erraza da norbait interneten aurkitzea eta horregatik kontu handiz ibili behar da zein informazio ipintzen dugun.





Egunkariaren Itxiera

14 04 2010

2003an Egunkaria euskaldunon egunkaria itxi zuten. Nik 12 urte besterik nituen baina oso ondo gogoratzen dut Donostian izan zen manifestaldia. Arrazoiak asko eta zentzu gabekoak izan ziren. Nola liteke OndaCero moduko irrati garrantzitsu batek sekulako tontakeriak esatea Egunkariaren inguruan? Nola liteke Espainiako herrialdeak kazetari horiek esandakoa sinestea? Oso erraza da kazetari izan eta jendeari gauzak sinestaraztea baina batzuetan ez genuke horren sentiberak izan behar.

Euskaldunok badirudi ez dugula oso fama ona gainontzeko Espainian baina zergatik da hori? Argi dago haiei iristen zaien informazioa ez dela fidagarria. Hobe litzateke noiz behinka gure kabuz informazioa bilatzea eta gure kabuz egoerak kritikatzea. Askotan gertatu zait txikia nintzenean ea ETAkoa naizen galdetzea Euskal Herritik kanpoko norbaitek. Beraiek uste dutenez hemen kaletik armatuak goaz eta dena bonbaz betea dago. Hori horrela izanda oso erraza egin zaie OndaCero-ko kazetariei Egunkaria ETAren parte zela esatea. Pena bat da baina guri barregarria iruditu arren jendeak horrelakoak sinesten ditu.





SUSTATU

25 03 2010

Sustatu deituriko weblog-ak zortzi urte ditu honezkero, 2001ean sortu zen. Web hau sortu ahal izateko bi izan ziren lagundu zuten enpresak: alde batetik Goiena eta beste alde batetik Kode-sintax enpresa. Sustaturen ideia nagusietako bat teknologia berrien alde jotzearena da, teknologia hauek ezagutzera ematea eta bultzatzea. Komunikazioa era berri batean egitea pentsatu zuten, orain arteko aldizkari eta egunkariak baztertu eta internet bidezko komunikazioa bultzatu zuten hasieratik.

Lehen esan bezala web honek zortzi urte daramatza eta denbora horretan hiru diseinu ezberdin izan ditu. Deborarekin kolore eta forma desberdinak egote dira modan eta horrek eguneratuak egotea eskatzen du. 2009rarte testua bakarrik zegoen baina ondoren bideoak eta argazkia sartu dituzte.

Euskaraz da bere osotasunean web orrialdea. Teknologiez euskaraz informatzea bilatzen du. Euskara, hizkuntzak, politika…. Lantzen dira web gunean. Josu Mendikute da editorea, bera blogaria da eta webgunea lanean dagoen jendeari denbora pixka bat distraitzeko eta baita ere etxean dagoenari zuzendua dago, denbora librerako webgunea da.

Amaitzeko esan beharra dago sare sozialen inguruan pare bat zerbitzu badituela: twitter, facebook… Etorkizunari begira dagoen webgunea da eta horregatik eguneratua egon behar du.





LURRIKARA HAITIN

24 03 2010

Pasa den Urtarrilean lurrikara batek Haiti lurraldea goitik behera suntsitu zuen. Egoera hau askotan jasan duen lurraldea da. Lurraldea ikaraturik zegoen eta baita inguruko beste herrialdeak: Kuba, Jamaika eta Errepublika Dominikarra. Azkenean Tsunamia ez zen etorri.

Azken boladan gertatutako desastre handienetarikoa dugu Haitirena. Mundu osoko jende dirudun eta gobernuek jo dute laguntzera. Egia esan, ez dira oso eskuzabalak izan herrialde asko baina laguntza guztia esker onekoa da. Diruaz aparte, jendea joan da laguntzera. Askotan dirua ez da kontua, baizik eta Haiti beraren egoera. Bertara joan eta ez duzu nola lagundu ez baitaude baliabiderik. Hasteko baliabide horiek lortu beharko lirateke bertan, Haitin.

Hau izango litzateke arazo larriena baina ez bakarra. Herrialde oso bat suntsituta geratu da eta hori aurrera atera behar da. Munduko herrialde pobreenetakoa da eta beste herrialdeen laguntza behar du. Eman dira laguntzak baina ziur nago gehiago eman zitezkeela, eta ez diot ekonomikoki, herrialdea altxatzen laguntzea baizik.

Azken finean zergatik interesatu gara Haitiko kasuaz? Prentsak morboa sortu duelako eta hori delako gizarteari gustatzen zaiona.





A SMART PASSWORD

20 03 2010

Ohitura izugarria dugu gaur egunean kontuak egiteko web gune ezberdinetan baina batzuetan ez dugu ohitura ona kontu horiek babestuko dituzten pasahitza aukeratzean. Kontua egitera goazenean webgune bakoitzak hautatutako pasahitza ona den ala ez esaten digu baina hori ez da jarraitu beharreko aholku honena. Aholku honena niretzako pasahitz bera erabiltzea da denetarako. Horrekin zer esan nahi dut? Unibertsitaterako kontuetarako bat erabiltzea; tuenti, facebook eta bestelakoetarako beste bat…. Baina geroz eta pasahitz gutxiago erabili hobeto. Hori bai, bakarra baduzu denetarako eta norbaitek asmatu ezkero arazo larria duzu.

Nire kasuan erabiltzen dudan metodoa nahiko ona dela uste dut baina ez honena. Nik pasahitz bera erabiltzen dut denetarako, bai unibertsitaterako baita nire kontuetarako; neure burua ondo ezagutzen dut eta badakit bestela nahastu egingo nintzatekeela. Ez legoke gaizki egoera hau aldatuko banu, agian nire gauza pertsonaletarako beste pasahitz bat aukeratu beharko nuke eta horrela askoz ere hobeto izango litzateke. Gainera bakoitzarekin erlaziorik ez duen pasahitza aukeratzea askoz ere hobeto da baina ahazteko ere errazagoa. Ginera webgune bakoitzak x karaktere eskatzen ditu eta batzuetan pasahitza luzatu edo moztu egin behar da eta horrek nahasmena laguntzen du. Azken finean uste dut, nonbaiten ipini beharko ditudala denak baina horrek beste arazo bat dakar, eta norbaitek aurkituko balitu?
Izugarrizko nahasmena da pasahitzen mundua.








Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.